Berriak
BERRIAK

MAKUSI, maiatzeko eta ekaineko ekitaldietan!

MAKUSIk Herri Urratsen (maiatzak 12), Ibilaldian (maiatzak 26), Araba Euskarazen (ekainak 16) eta Euskal Eskola Publikoaren Jaian (ekainak 2) gune propioa izango du, familia osoaren gozamenerako.

MAKUSIk urte osoan zehar egingo diren euskal ikastolen eta euskararen aldeko jaiekin bat egingo du. Hori horrela, hurrengo hilabeteotan Herri Urratsen (maiatzak 12), Ibilaldian (maiatzak 26), Araba Euskarazen (ekainak 16) eta Euskal Eskola Publikoaren Jaian (ekainak 2) gune propioa izango du.

Gune horretan MAKUSI Unibertsoa osatzen duten elementu guztiak egongo dira: Kluba, saio eta pertsonaia berriak, “Go!azen” eta “Irabazi Arte” telesailak… Jolasteko, dibertitzeko eta irudimena lantzeko espazioa izango da.

Besteak beste, erronkak, MAKUSI Land jolas gunea, proiekzioak, merchandising salmenta eta photocall-a antolatuko dira.

Ez galdu hurrengo hitzorduak!

Herri Urrats (maiatzak 12)

Ibilaldia (maiatzak 26)

Euskal Eskola Publikoaren Jaia (ekainak 2)

Araba Euskaraz (ekainak 16)