Berriak
EKITALDIAK

Maiatzaren 12an Herri Urratsen egongo gara!

MAKUSI Unibertsoa hobeto ezagutzeko aukera izango dute Senperen elkartzen diren lagunek: pertsonaia berriak, erronkak, jolas gunea eta ikus-entzunezko proiekzioen gunea aurkituko dituzte, besteak beste.
Herri Urrats

Maiatzaren 12an, Ortzadarra lelopean, Herri Urrats festa ospatuko da. Ohi legez, hitzordua Senperen izango da, eta Euskal Herriko txoko guztietako familiak bertaratuko dira. Jasotako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko erabiliko da, eta egitarauaren barruan askotariko ekintzak antolatuko dira, tartean, kontzertuak eta DJ emanaldiak, bertsolaritza saioak eta kirol jarduerak.

MAKUSI Gunea

MAKUSI Unibertsoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango dute Senperen elkartzen diren lagunek: Klubeko kide izateak ekarriko dituen abantailak, ikus-entzunezko eskaintza zabala, pertsonaia berriakā€¦

Ume, gaztetxo eta familiek jolasteko, dibertitzeko eta irudimena lantzeko abagunea izango dute.

Besteak beste, erronkak, MAKUSI Land jolas gunea, proiekzioak, merchandising salmenta eta photocall-a antolatuko dira.

Gainera, MAKUSI euskal ikastolen gainontzeko jaietan izango da: Ibilaldia (maiatzak 26), Araba Euskaraz (ekainak 16), Kilometroak (urriak 6) eta Nafarroa Oinez (urriak 10), baita Euskal Eskola Publikoaren Jaian (ekainak 2) ere.

Han ikusiko dugu elkar!