Lege Oharra

1. MAKUSIREN TITULARRAREN INFORMAZIO OROKORRA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu:

MAKUSI plataformaren enpresa titularra EITB MEDIA S.A.U da (aurrerantzean, EITB),. Bere egoitza soziala honakoa da: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, Bilbo 48013. Bere IFK honakoa da: A48139232.

EITBrekin harremanetan jartzeko telefonoa (34) 94 656 3000 da, eta harremanetarako bi buzoiak, hauek: ikusi@makusi.eus eta kluba@makusi.eus

 

2. MAKUSI SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUAK

MAKUSIren Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria MAKUSIn argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.

Erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.

MAKUSI bisitatzeak ez du erabiltzailea erregistratzera edo datu pertsonalak ematera derrigortzen. Hala ere, edukiak ikusteko erregistroa beharrezkoa da. Datu pertsonalak EITBren jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko dira eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, pribatutasun politikari buruzko 4. atalean ezarritakoarekin bat.

Erregistratzearen ondorioz erabiltzaileari pasahitz bat ematen zaio, erabiltzailea bera izango da pasahitza gorde eta egoki erabiltzearen arduradun bakarra. Horrenbestez, erabiltzaileak pasahitza arduraz eta konfidentzialki erabiltzeko eta hirugarren bati ez uzteko konpromisoa hartzen du. Gainera, erabiltzaileak pasahitza galdu edota ezegoki erabili duelako hirugarren batek webguneko zerbitzuak modu bidegabean erabiltzen baditu bere pasahitzarekin, erabiltzailea bera izango da arduraduna. Erabiltzaileak, pasahitza galduz gero, berehala jakinarazi beharko dio EITBri.

Erabiltzaileak MAKUSIren bitartez eskaintzen dituen edukiak eta gainontzeko zerbitzuak  era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du.Jarraian, Erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera zerrendatuko da. Adibide moduko zerrenda da; ez da inolaz ere zerrenda itxia. Honako hauek dira webgunean debekatuta dauden erabilpen ezegoki horiek:

Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea edota aldatzea (dagozkion eskubideen titularraren baimena izanez gero edota jarduera legez baimenduta badago salbu).

EITBren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea; adibidez, sarean birus informatikoak edota kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko hedatuz. Zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eragotz dezakeen beste edozer kalte eragitea ere debekatuta dago.

Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea.

Edukiak eta, bereziki, webgunearen edo aplikazioaren bitartez eskuratutako edozer informazio honako helburu hauetarako erabiltzea: publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozer helburu komertzial lortzeko komunikazioak bidaltzeko, hainbat pertsonari eskatu ez dituzten mezuak bidaltzeko edota informazio hori edonola hedatzeko.

Eta, oro har, edukiak legez kanpo, bidegabeki, fede txarrez edota ordena publikoaren aurka erabiltzea suposa dezakeen edozer jarduera.

EITBk MAKUSIn eskaintzen duen edozer zerbitzu aldez aurreko inolako jakinarazpenik gabe behin-behinekoz edota behin betiko eteteko eskubidea izango du, baita erabiltzailearekin duen harremana bertan behera uztekoa ere, erabilpen ezohikoren bat antzemanez gero.

Erabiltzaileak EITBri MAKUSIren bitartez emandako informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Horrenbestez, erabiltzaileak hainbat edukitara sartzeko bete behar dituen formularioetan emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du. Era berean, erabiltzailearen ardura izango da EITBri emandako informazio guztia eguneratuta mantentzea, bere benetako egoerarekin bat etor dadin. Horiek horrela, erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen arduradun bakarra, baita emandako informazioaren ondorioz EITBri edo hirugarrenei eragindako kalteena ere.

MAKUSIn jasotako edo gainontzeko erabiltzaileen esku jarritako informazio guztia dohainik lagakotzat jotzen da. Erabiltzaileak uko egingo dio dohainik erabil ezin daitekeen edozer informazio emateari.

 

3. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

EITB da MAKUSIn titularra edo/eta berak du webguneko jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia. Era berean, EITBrenak dira webgunearen bidez eskura daitezkeen edukien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideak (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak...). Horrenbestez, horiek guztiek jabetza industrialari eta intelektualari aplikagarri zaion araudian aurreikusitako babesa jasotzen dute. EITB da webguneko diseinuaren, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, ikur bereizgarrien edo logotipoen, frameen, bannerren, softwarearen eta bere kodeen, letra tipoaren, objektuaren eta abarren titular bakarra eta berak du horiek guztiak ustiatzeko eskubidea.

Erabiltzailea MAKUSIra sartzeak eta bertan nabigatzeak ez du esan nahi EITBk eskubide horiei osotasunean edota partzialki uko egin dienek, transmititu egin dituenik, baimena eman duenik edota inolako lagapenik egin duenik. Erabiltzaileek erabilera pribatua eman diezaiekete webguneari eta bertako edukiei, baina inoiz ere ezingo dute horien erabilpen komertzialik egin, elementuak aldatu, erabilpen pribatutik harago erreproduzitu, banatu edota publikoki komunikatu.

Horiek horrela, ez dago baimenduta egile eskubideen copyright oharra ezabatzea, saihestea edota aldatzea, ez eta EITBk dituen eskubideak identifikatzen dituen beste edozer elementu ere. Debekatuta dago, halaber, babeserako bitarteko teknikoak, hatz marka digitalak edota edukietan informaziorako edo/eta identifikaziorako egon daitekeen beste edozer mekanismo ezabatzea, saihestea edo aldatzea.

MAKUSIn sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, edota eskuratutako informazioaz baliatuz produktu edo zerbitzu berririk sortu, baldin eta EITBren edo dagokien eskubideen titularraren idatzizko baimen espresik ez badu. Erabiltzaileak erabilpen pertsonala emateko bakarrik egin ditzake bistaratzea eta karga; ezin izango du hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat egin.

 

4. ADINGABEAK

Adingabeek beti eskatu eta eduki beharko dute gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren onespena webgunera edo aplikaziora sartu ahal izateko. Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreek daukate MAKUSIko informazioa edo edukiak baimentzeko, mugatzeko eta, hala erabakiz gero, eskuratzea debekatzeko ahalmena eta zilegitasuna.

Baimenik gabeko adingabeek debekatuta daukate MAKUSIra sartzea. Adingabea bertan sartzen bada, gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren baimena daukala ulertuko du EITBk.

EITBk jakinarazten dizue badaudela eduki eta zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea iragazten eta blokeatzen duten programa informatikoak, guraso-pina besteak beste. Programa horien funtzioa gurasoek adingabeak zer zerbitzutara edo edukitara sar daitezkeen erabakitzea da. Programa horiek adingabearen interesak zaintzeko tresna baliagarriak izan daitezke, Internetek ematen dituen aukerak eskuratzea eragotzi edo debekatu behar izan gabe.

 

5. ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

5.1 Webgunea, aplikazioa edota sarrera kodeak gaizki erabiltzeagatik erantzukizuna salbuestea

EITB ez da inoiz ere lege oharra ez irakurtzeagatik edota bertako baldintzetan ezarritako obligazio espezifikoak ez betetzeagatik zuzenean edota zeharka sortutako kalte-galeren erantzule izango.

Erabiltzaileak dira MAKUSIko edukiak eta zerbitzuak identifikatzeko eta haietan sartzeko kodeen erantzule bakarrak. Identifikazioa kode ezkutu edo pasahitzak eta erabiltzailearen izenak osatzen dute.

Horiek horrela, EITB ez da aipatutako sarrera kodeak modu ezegokian erabiltzearen erantzule izango, ez eta erabiltzaileek gaizki erabiltzeak, galtzeak edota ahazteak edota baimenik ez duten hirugarrenek bidegabeki erabiltzeak eragindako kalteen erantzule izango.

5.2 MAKUSIren funtzionamenduagatik erantzukizuna salbuestea

EITBk ez du bermatzen webguneko edo aplikazioetako edukiak uneoro erabat eguneratuta, zehaztuta edo/eta eskuragarri egongo direnik. Hala ere, dituen aukeren barruan eta teknologiak ahalbideratzen duen neurrian, beharrezko neurri guztiak hartu ditu MAKUSIk etenik gabe funtziona dezan eta birusak zein gainontzeko osagai kaltegarriak izatea eta hedatzea galarazteko.

MAKUSIren bitartez ematen duen zerbitzua bertan behera gera daiteke hainbat zergatiren ondorioz. Kasu horietan, EITBk ez du inolaz ere etenaldi horrek erabiltzaileei edota beren ekipoei eragin diezazkiekeen kalteen ardura hartuko. Era berean, EITBk ez du inolako ardurarik izango bere zerbitzuetakoren bat etetearen ondorioz datuak, informazioa edota fitxategiak galtzeagatik; horrenbestez, uko egiten dio horietatik eratorriko edozer kalte-galeraren ardura hartzeari. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu zerbitzua erabiltzeak sor ditzakeen arrisku guztiak, baita EITBk ez duela inolako ardurarik hartuko zerbitzuaren erabilgarritasun edo jarraitasun ezak, sartzeko akatsek, segurtasun sistemen urraketek, edota erabiltzailearen beharrak edo aurreikuspenak ez betetzeak sor ditzakeen kalte-galeren gainean.

EITB ez da hirugarrenek MAKUSIren bitartez emandako zerbitzuek izan ditzaketen akatsen edo gabezien erantzule. EITBk webgunean zerbitzuak emateko edota iragartzeko aukera eman diezaieke hirugarren erakundeei, baina ez da zerbitzu horiek erabiltzeko, emateko edota kontratatzeko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko arduraduna izango; horrenbestez, EITB ezin izango da horien erantzuletzat hartu.

5.3 Webgunetik eskura daitezkeen web orrietako edukiengatik erantzukizuna salbuestea.

EITBk ez du bermatzen bere sarean edota erabiltzaileak bere webgunetik eskura ditzakeen sareetan dauden datuen, programen, informazioen edota iritzien zehaztasuna, kalitatea, fidagarritasuna edota moralitatea, haien jatorria edozer izanda ere, bere borondatetik edo/eta kontroletik kanpo badaude. EITBren webguneak EITB kudeatzen ez dituen beste atari batzuetara jotzeko loturak edo estekak izanez gero, EITBk adierazten du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela haien edukien edota pribatutasun politiken arduradun.

Ezin izango da beste edozer ataritik webgunera loturarik edo estekarik ezarri, EITBk aldez aurretik horretarako baimen espresik ematen ez badu.

 

6. COOKIEN ERABILPENA

MAKUSIk cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webgune edo plataforma honetatik era pertsonalizatuan ahalik eta erraztasunik handienarekin nabigatu ahal izateko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari bakarrik atxikitzen zaizkio, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalak ondorioztatzea ahalbidetzen duen erreferentziarik eskaintzen. Erabiltzaileak EITBk bidalitako cookie-en berri emateko eta ez onartzeko konfiguratu ahal izango du bere nabigatzailea. Erabiltzaileak cookieak blokeatzea erabakitzen badu, gerta daiteke eitb.eus webgunearen ezaugarri batzuk ondo ez ibiltzea.

Lege-oharraren ondoko "Cookien politika" atalean kontsulta dezakezu web honetako cookien erabilerari buruzko informazio guztia

7. POSTA ELEKTRONIKOZ JASOTAKO MEZU KOMERTZIALAK

Hartzaileek berariaz onartutako edo baimendutako mezu komertzialak bakarrik jasoko dituzte posta elektronikoaz, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraiki, 21.2 artikuluak Telekomunikazioen Lege Orokorreko Azken Xedapenetako Lehenak dioenaren arabera jasotzen duen salbuespena kenduta; hau da, aurretik kontratu bidezko harremana baldin badago salbu.

 

8. BALDINTZA OROKORREN ALDAKETA

EITBk osotasunean edo partzialki aldatu ahal izango ditu lege ohar honetan ezarritako zehaztapen eta baldintzak. MAKUSIn sartzeko eta berau erabiltzeko baldintza orokor hauetan agertzen diren modu berean ezagutarazi beharko ditu aldaketa horiek.

Horrenbestez, baldintza orokor hauen indarraldiak bat egingo du erakusgai dauden denborarekin. Osotasunean edota partzialki aldatzen direnean, baldintza orokor berriak sartuko dira indarrean.

EITBk edozer unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu MAKUSIko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena. Kasu horietan, erabiltzaileak ez du inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango. Baldintza orokor hauetako 2. atalean azaldutako webgunea erabiltzeko debekuek indarrean jarraituko dute iraungitze horren ostean ere.

 

9. ESKUBIDE URRAKETAK SALATZEKO JARDUNBIDEAK

Erabiltzaileek jabetza intelektualeko eskubideen arloan aplikagarri den araudia errespetatzeko onartutako betebeharrari kalterik egin gabe, EITBk hirugarrenen eskubideak babesteko beharrezko jardunbideak ezartzea du xede. Horrenbestez, erabiltzaileek webguneko edukiek beren jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituztela uste badute, behar bezala sinatutako komunikazioa bidaliko diote EITBri, jarraian zehaztutako baldintza eta edukiekin:

1. Erabiltzailearen adierazpena, eduki jakin batek bere jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituela jakinaraziz.

2. Edukiaren deskripzioa eta kokapena.

3. Jabetza intelektualeko eskubideen urraketa jardunbidearen azalpena (adibidez, soinua kopiatutakoa da, bideoa beste bideo original baten kopia da...).

4. Jabetza intelektualeko eskubideek babestutako objektuaren identifikazioa (adibidez, titulua, editorea, datak...).

5. Harremanetarako informazioa, EITBk edo/eta ustez araua urratu duen erabiltzaileak dagokion erantzuna bidal dezan.

Jakinarazpena EITBren aholkularitza juridikora bidali beharko da: Basurtuko kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo.

 

10. LEGE-ARAUDIA, JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

MAKUSIren Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.

Webgunea erabiltzea -erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta webgunearen pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.