Jaia
BERRIAK

Makusi Jaia, urriaren 10ean, BECen!

Ume eta gaztetxoentzako jarduera eta ekitaldi eskaintza zabala izango dugu Makusi jai handian. Gainera, MAKUSI unibertsoko protagonistak ezagutzeko aukera paregabea izango da, eta jaiaren ondoren “Go!azen 13” denboraldiko aurrestreinaldia izango da.

Urriaren 10ean, larunbata, MAKUSI jai erraldoia ospatuko dugu BECen (2. Pabiloia). Egun osoko ospakizuna izango da, zuzeneko ekitaldi eta jarduerez beteta. Hala, 11:00etatik 17:00etara, ekintza egitarau zabala prestatu dugu, eta MAKUSI unibertsoko protagonista guztiak bertan izango dira. Sarrera doako izango da, baina gonbidapena eskuratzea beharrezkoa izango da jaian sartzeko (beherago duzue nola eskuratu).

MAKUSI Jaian ez dugu aspertzerik izango: zuzeneko jarduerak, musika ikuskizunak, podcast gunea, puzgarriak, ludoteka, margotzeko txokoa, abentura parkea, psikomotrizitate gunea, tailerrak, eskulanak, etab. PROGRAMAZIOA OSOA HEMEN ESKURAGARRI!

MAKUSI unibertsoko protagonista nagusiek beraien txoko propioak izango dituzte: “Zientzia Piztia”, “Go!azen”, “Kalaxka”, “Potx eta Lotx”, “Kima eta Amik” “Irabazi Arte” eta “Papir!o” besteak beste.

Elkarrekin abesteko, dantzatzeko eta jolasean aritzeko gunea izango da Makusi jaia. “Go!azen” musika kontzertua, “Kalaxka” saioko Anepe eta Aritzekin erronkak egiteko aukera, “Zientzia Piztia” saioko aurkezle Arnaitz Fernandezekin esperimentuak zuzenean, “Potx eta Lotx” zein “Loa eta Laia” lagunen musika emanaldiak eta askoz gehiago izango ditugu eskura.

Gainera, MAKUSI Jaira gerturatzen zareten klubeko kideek opari esklusiboak izango dituzue zuen zain. Bestetik, EITB denda jaian bertan presente izango dugu! Beraz, MAKUSI unibertsoari lotutako produktu guztiak eskura izango dituzue.

Adi jarraitu gure sareak eta webgunea, MAKUSI Jaiaren ingurukoak ez galtzeko! 

GO!AZEN 13 AURRESTREINALDIA (Bizkaia Arena)

Adi “Goazen” zaleok!

Telesaileko denboraldi berri honetan, Basakabiren norabide aldaketa primizian ikusteko aukera paregabea izango duzue “Go!azen 13”ko lehen atala pantaila handian ikusiz. MAKUSI Jaia amaitu ostean, “Go!azen 13” denboraldiko aurrestreinaldia izango duzue BECeko Bizkaia Arena aretoan, arratsaldeko 17:30ean. Prest al zaudete pertsonaia berriak ezagutzeaz gain Basakabi udalelu izatetik udako musika eskola izatera nola eraldatzen den ikusteko?  Sarrerak HEMEN dituzue eskuragarri!

 SARRERAK NOLA ESKURATU

Makusi Jaira batzeko beharrezkoa izango da sarrera eskuratzea (sarrera dohainik da). Eskeka honetan lortu dezakezue jairako gonbidapena. Pertsona bakoitzak gehienez zortzi gonbidapen lortu ditzake (haur zein helduek beharko dute sarrera). 

*OHARRA

MAKUSI Jaiko sarrera eta “Go!azen 13” aurrestreinaldirako sarrerak desberdinak dira, hau da, ekitaldi bakoitzak bere sarrera propioa izango du.

Sarrerak lortzerako orduan arazoren bat baduzue, arreta zerbitzura idatzi.

BABESLEEN GUNEAK

EUSKADI BASQUE COUNTRY FAMILIAN

Urte osoan zehar plan eta zozketa izugarriak izan ditugu Euskadi Basque Country Familian-en eskutik, oraingoan jaian ere programazio paregabea eskainiko digute. Euskal jolasak egongo dira, familia osoak jolasteko, buztinezko eguzki-loreak egiten ikasiko duzue, gynkana bat ere egongo da. Horrez gain, antzerki eder batez gozatzeko aukera izango duzue. Ez galdu asteroko planik eta jarraitu Euskadi Basque Country Familian sareetan, horrez gain, zozketa berezietan parte hartu ahalko duzue, ezagutu Euskal Herria goitik behera.

IHOBE

Klima Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko diseinatua. Jolasen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek funtsezko kontzeptu klimatikoak barneratzen dituzte eta borroka klimatikoan laguntzeko modu zehatzak aurkitzen dituzte.

GAZTEAUKERA

Gazteaukerak erronka bat proposatuko dizue, nork ezagutzen du hobeto Makusi unibertsoa? Galderak erantzun eta sari izugarriak lortzeko aukera izango duzue. Hainbat dira Gazteaukerak ematen dituen laguntzak, sartu webgunean eta informazioa lortu. Etxebizitza, lana, ikasketak, aisialdia eta hezkuntza bezalako arloetan Gazteaukera zure ondoan egongo da.

Urriaren 10ean MAKUSI Jaian ikusiko dugu elkar! 

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  09:51 min.
Estreinaldi berriak eta klubeko kideentzat zozketa bereziak izango ditugu Makusi unibertsoan ikasturte berriarekin batera.
2026/09/01 - 09:51
Duela  08:59 min.
Abentura berriz beteta izango dugu udan bideo-plataforma, besteak beste, “Ultra Violet eta Eskorpioi Beltza izeneko telesail berriaren iritsierarekin.
2026/07/01 - 08:59
Estreinaldia
Duela  02:14 min.
Estreinaldia
Udako bideokliparen grabazioa eta denboraldi berriko argazkiak egin ondoren, “Goazen 13” telesailaren grabaketak martxan dira jada. Lau aurpegi berri izango ditu aurtengo denboraldiak.
2026/06/09 - 14:14
Duela  09:08 min.
Udarako abentura berriekin dator MAKUSI, besteak beste, "Ultra Violet eta Eskorpioi Beltza" izeneko telesail berria, "Go!azen" udako bideoklipa eta Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berezia Algara Dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko.
2026/07/08 - 09:08
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!