Donostian asteburu paregabea igarotzeko aukera izan dezakezu!
Donostiako Aquariuma bisitatu eta Arrizul Congress hotelean gau bat igarotzeko prest?
Familia osoarentzako plan ezberdinak egiteko proposamenak eskaintzeaz gain, hilabetero zozketa bereziak egingo ditugu Makusi Klubeko kideen artean, “Euskadi Familian” ekimenari esker. Oraingoan, Donostiaren xarma eta itsasoaren magia ezagutzeko aukera izango du familia batek, Aquariuma bisitatu eta Donostian gau bat igaroz.
Gros auzoan dago Arrizul Congress hotela, eta han ostatu hartuta, Zurriola hondartzara eta hiriko txoko interesgarrienetara erraz helduko zarete. Gainera, saria irabazten duen familiak Donostiako Aquariuma bisitatzeko aukera izango du; itsasoko mundua gertutik ezagutzeko aukera ematen du, hainbat espezie bertatik bertara ikusiz.
Parte hartzea oso erraza!
- Jarraitu @visiteuskadi eta @makusi_eus kontuei Instagramen
- Iruzkindu Instagrameko Post-ean sari hau norekin gozatuko zenukeen esanez eta pertsona hori aipatuz (@)
- Gorde argitalpena
- Partekatu argitalpen hau zure sareetan
Uztailaren 9ra arte izango duzue parte hartzeko aukera.
Oharrak:
- Derrigorrezkoa da Makusi eta Visiteuskadi kontuak Instagramen jarraitzea.
- Makusi lantaldea jarriko da irabazleekin harremanetan dena antolatzeko.
- 4 pertsonentzako ostatua behe-denboraldian izan beharko da.
- Aquariumera joateko 4 sarrera izango dira.
Ez ahaztu astero plan anitzak dituzuela zain Euskadi Familian ekimenari esker.
Ikusi MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn! Murgildu zaitez EITBren ume eta gaztetxoentzako unibertso digitalean!