Berriak
BERRIA

“Txiki Egiak” saio berria eta “Pocoyo” telesailaren estreinaldia, urrian, Makusin!

Udazkenarekin batera hainbat estreinaldi iritsiko dira Makusi bideo-plataformara: haurrak protagonista dituen “Txiki Egiak” saio berria, eta “Pocoyo” zein “Benedict Elkarte Misteriotsua” telesail ezagunak.

Txiki Egiak – Urriak 9 

Euskal Herriko txoko desberdinetako haurrak protagonistatzat izango dituen saioa da “Txiki Egiak”. Umeen freskotasuna eta irudimena jokoan jarriko dira, eta behin kamera aurrean daudela, haien ideiak, ametsak eta asmakizunak kontatuko dituzte modu natural eta dinamikoan. Prest al zaudete beraien mundu zoragarrian murgiltzeko?

Pocoyo – Urriak 16

Etxeko txikiekin batera Pocoyo eta haren lagunen mundura salto egiteko unea da! Jolasen, bitxikerien eta abentura txikien bidez, Pocoyok, Patok, Ellyk eta Loulak, inguratzen dituen mundua deskubrituko dute elkarrekin. Adiskidetasuna, irudimena eta talde-lana izango ditu erdigune aurkeztutako telesailak.

Benedict Elkarte Misteriotsua – Urriak 23

Presta zaitez Makusi plataformara iritsiko den “Benedict Elkarte Misteriotsua” telesailaren mundu magikoan murgiltzeko. Misterioz, abenturaz eta sekretuz beteriko gaztetxoentzako telesail honetan, Reynie, Sticky, Kate eta Constance protagonistek misio berezi bati ekin beharko diote. Misterioa hastear dago!

Loa eta Laia (atal berria) – Urriak 30

Loa eta Laia lagunek ez dute atsedenik hartzen. Hilabete honetan gerriak mugitzeko abesti berri bat aurkeztuko digute. Elkarrekin ozen abesteko prest? 

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko

Zure interesekoa izan daiteke...

Jaia
Duela  10:00 min.
Jaia
Ume eta gaztetxoentzako jarduera eta ekitaldi eskaintza zabala izango dugu Makusi jai handian. Gainera, MAKUSI unibertsoko protagonistak ezagutzeko aukera paregabea izango da, eta jaiaren ondoren “Go!azen 13” denboraldiko aurrestreinaldia izango da.
2026/09/22 - 10:00
Duela  min.
Telesaileko denboraldi berria ate joka daukagun honetan, EITB dendan eskuragarri dituzuen “Go!azen 13”ko produktu berriak zozkatu ditugu MAKUSI Klubeko kideen artean
Duela  min.
Leitzairan Bisitarien Etxean jarduera bat, TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrorako 4 sarrera eta Tolosako BideBide hotelean gau bat igarotzeko aukera izango du MAKUSI Klubeko kide batek haren familiarekin.
Duela  min.
Makusi klubeko kideen artean sarrera bikoitzak zozkatu ditugu pelikula euskaraz ikusteko zinema aretoetan
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!