Jada badugu Inauterietako mozorro lehiaketako irabazlea! Zorionak Noa!

Mila esker lehiaketa honetara batu zareten parte hartzaile guztioi, itzela izan da.
Makusi inauteriak

Zoragarria izan da zuen Inauterietako mozorro eta karrozak ikustea. Argi geratu zaigu MAKUSI klubeko kideek imaginazio eta trebetasun handia duzuela. 

Guztiz murgildu gara MAKUSI unibertsoko Inauterietan eta hau, zuei esker izan da! Azkenik, bozketa fasea amaituta, jada badugu MAKUSI klubeko 2026. urteko Mozorro lehiaketako irabazlea

NOA! ZORIONAK!

Gozatu ezazu irabazitako tabletaz! 

Gogoratu, lehiaketako argazki galeria ikusgai duzuela. 

INAUTERIAK MAKUSIN

Inauteriak edukiz beterik helduko dira MAKUSIra, Herri inauteriei buruzko istorioak bilduko dituen haurrentzako ipuinak izango ditugu MAKUSIn. Horrez gain, Potx eta Lotx kantari itzuliko dira “Sua, Zarata, Kaosa… Inauteriak!!” bideokliparekin, eta Inauterietako edukiekin osatutako bilduma berezia izango duzue MAKUSI bideo plataforman.

Gogoratu, MAKUSIn eduki eskaintza zabala aurkituko duzu! Klubeko kideentzako lehiaketak eta zozketak; marrazki bizidunak, telesailak eta filmak MAKUSI bideo plataforman eta eduki esklusiboak gure webgune eta sare sozialetan (TikTok, YouTube eta Instagram), den-dena euskaraz.

Eman zure botoa

Zure interesekoa izan daiteke

Duela  11:00 min.
Bozketa fasea amaituta, badugu MAKUSI unibertsoko pertsonaiez osatutako marrazki irabazlea.
2026/01/26 - 11:00
Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Basakabi guztiz aldatuta ikusiko dugu denboraldi berrian, izan ere, adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu eskolak. Maitane, Garazi eta ikasle berriak prest ote daude istorio eta erronka berriei aurre egiteko?
2025/11/07 - 09:00
Estreinaldia
Duela  09:00 min.
Estreinaldia
Superheroien kaosa, maitasun-kontuak eta barrez lehertzeko une ugari ekarriko dizkigute Araiak eta bere lagunek, azaroaren 7tik aurrera, Makusin.
2025/11/06 - 09:00
Duela  08:00 min.
“Potx eta Lotx” eta “Doraemon” denboraldi berriekin etorriko dira, eta “Eguberri On, MAKUSI” ikuskizuna zein Errege magoen kabalgata izango ditugu urtarrilean, MAKUSIn!
2026/01/01 - 08:00
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!