Jada badugu Makusi Klubeko marrazki lehiaketako irabazlea!
Barruan duzun artista ateratzeko eskatu genizuen eta ondo bete duzue zuen hitza, Makusi unibertsoa kolorez bete duzue!
Bozka pila jaso ondoren, Garaziren marrazkia izan da boto gehien jaso dituena!
ZORIONAK GARAZI!
Goza ezazu irabazitako tabletaz eta jarraitu ezazue artista lanetan!
Bozketa faseak astebete iraungo du, hau da, martxoaren 25era arte izango duzue zuen bozka emateko aukera. Kide bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Behin bozketa fasea amaituta, boto gehien dituen marrazkiaren egileak tablet bat irabaziko du. Gogoratu parte hartzeko eta bozkatzeko klubekoa izan behar dela.
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!