“Tafiti eta lagunak” filma ikusteko sarrera bikoitzak zozkatu ditugu!
Martxoaren 20ko asteburuan pelikula ikusteko sarrera bikoitzak zozkatu ditugu Makusi klubeko kideen artean. Sabanan barrena suertatuko diren gorabeheren parte izateko prest al zaudete?
Martxoaren 20tik aurrera “Tafiti eta lagunak” pelikula zinema aretoetan izango dugu, euskaraz, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker. Bada, Zineuskadiren lankidetzan, MAKUSI Klubeko kideentzat zozketa berezi hau antolatu dugu, sarrera bikoitzak zozkatu ditugu martxoaren 20ko asteburuan filma euskaraz ikusi ahal izateko.
Tafiti izeneko surikata gazte batek Bristles basurdea ezagutuko du, baina badaki ezin direla lagunak izan. Hala eta guztiz ere, Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura erreskatatzera korrika joango dena. Lagun baten bila, etsita, basurde dibertigarriak Tafiti bere etxeraino jarraituko du, eta nahi gabe istripu tamalgarri bat izango dute: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batez izango da hozkatua. Basamortuko lore mitiko batek soilik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, baina bidaia bakarrik egin nahi izango du.
HONA HEMEN IRABAZLEAK:
- JUNE MONASTERIO TELLERIA
- ANDER GARCIA BARCENILLA
- UXUE BERMEJO ALMANDOZ
- HEGOA GARCIA SANZ
- MADDI AZURMENDI MENDIZABAL
- PAU EGUES LOINAZ
- MADDI REMIREZ SANCHEZ
- UXUE ARGIÑARENA URIA
- IXONE TORRES MANUEL
- LAIA ATIEGA COLLADO
- INHAR DELGADO CAJIGAS
- ARRATE RUIZ SANZ
- AURITZ CELEMÍN MARTÍN
- HEGOA MARIEZKURRENA ZUBILLAGA
ZORIONAK GUZTIOI!
Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn.
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.