“Go!azen 13”ko meet & greet zozketako irabazleak ditugu!
Telesaileko protagonistekin momentu magikoa bizi dezakezu! Urriaren 10ean “Go!azen 13”ren aurrestreinaldira joateko sarrera laukoitza eta telesaileko aktoreak ezagutzeko aukera ezin hobea izan dezakezu.
MAKUSI Jaian, urriaren 10ean (larunbata), “Go!azen 13”ren aurrestreinaldia egingo dugu, 17:30etan, BEC!-n. Bada, MAKUSI Klubeko kidea izateagatik zozketa berezia prestatu genuen: aurrestreinaldia baino lehen aktore guztiekin egoteko aukera!
IRABAZLEAK:
ARGI GARAIZAR GARCIA DE ALBENIZ
ILARGI ARKARAZO FERNANDEZ
- MAKUSI taldea jarriko da harremanetan irabazleekin.
GO!AZEN 13
Berrikuntza ugari izango ditu “Go!azen 13” denboraldiak. Basakabi udaleku bat izatetik, udako musika eskola izatera igaroko da. Wellington Music Academy esanguratsuak Basakabi aukeratu du Euskal Herriko egoitza moduan. Hori bai, akordioa lortzeko, Maitanek gezur txiki batzuk esan ditu aukeraketa prozesuan. Aurten musikak udalekuan egundoko garrantzia izango duen arren, maitasun eta amodio istorioek lekua izango dute, baita lagunarteko harremanen gorabeherek ere.
Gainera, jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!
Arrakasta
Errorea
Akats bat egon da
Ez dago daturik
Ez dago kide gehiagorik parte hartzeko.