Berriak
BERRIA

“Papir-o!” saioaren estreinaldia eta “Txakur Patruila”ren atal berriak, apirilean, MAKUSIn!

Eskulanak egiteko saio berria izango dugu ikusgai hilabete honetan: “Papir-o!”. Halaber, Ryder eta bere kideak ere bueltan izango ditugu “Txakur Patruila” marrazkien denboraldi berriarekin.

Apirilak 1 — “Txakur Patruila” (3. denboraldia)

Abenturak aurrera jarraitzen du Txakur Patruilaren 3. denboraldian! Ryder eta bere txakurkume ausartak misio zirraragarriekin datoz. Eszenatoki berriak izango dituzte oraingoan, hala nola, oihana. Gainera, Tracker izeneko txakurtxo esploratzaile berria izango dugu taldean! Presta zaitez abentura, adiskidetasuna eta dibertsioa uztartzen dituzten istorio berriak bizitzeko!

Apirilak 10 — “Papir-o!”

Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da “Papir-o!”. Guztira 12 atal izango ditu saio bakoitzak, eta atal bakoitzean, koloretako paperekin irudi desberdinak sortuko dira. Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz. Etxeko txikienekin batera artean murgiltzeko eta gozatzeko saioa izango da “Papir-o!”. Eskulan bikainak egiteko prest?

Jarraitu MAKUSIren webguneko eta sare sozialetako edukiak, kideentzako abantaila esklusiboak, zozketak, parte hartzeko ekimenak, argazki-lehiaketak... Hori guztia, eta askoz gehiago, MAKUSIn!

Zure interesekoa izan daitek...

Duela  08:00 min.
Gonbidatu eta atal berriak, elkarrizketa txokoa, kaleko erronkak eta askoz gehiago, ostiralero, MAKUSIn!
2026/03/13 - 08:00
Duela  min.
Martxoaren 20ko asteburuan pelikula ikusteko sarrera bikoitzak zozkatu ditugu Makusi klubeko kideen artean. Sabanan barrena suertatuko diren gorabeheren parte izateko prest al zaudete?
Duela  11:00 min.
Bozketa fasea amaituta, badugu MAKUSI unibertsoko pertsonaiez osatutako marrazki irabazlea.
2026/01/26 - 11:00
Duela  11:38 min.
Maitane, Garazi, Alaia eta Bosko pertsonaien bideo, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBLab-ek, adimen artifizialaren bitartez.
2026/01/26 - 11:38
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!