Berriak
BERRIA

“Papir-o!” saio berria, MAKUSIra iritsi da!

Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da Makusi plataformarako sortutako ekoizpen hau.

Eskulanak egitea gogoko duzuenontzat edo pixkanaka trebatzen hasi nahi duzuenontzat saio ezin hobea da “Papir-o!”. Guztira 12 saio izango ditugu esku hartean, eta astero-astero koloretako paperak erabiliz irudi desberdinak sortzeko aukera izango dugu elkarrekin.

Jarraitu pausuak banan-banan huts egiteko beldurrik gabe eta gelditu bideoa edo bueltatu atzera behar duzunean. Prestatu zure papera eta ireki ondo begiak!

Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz. Etxeko txikienekin batera irudimena lantzeko eta trebatzeko saioa izango da “Papir-o!”.

Ez galdu “Papir-o!” saioaren estreinaldia, jada MAKUSIn ikusgai! Atalak zuen zain dituzue! Gainera, bidali zuen eskulana eta Makusin egongo da ikusgai.

Adi egon eta jarraitu MAKUSI webgunean zein sare sozialetan, nobedade guztien berri izateko! Gainera, gogoan izan, MAKUSI bideo plataforman edukiak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, zure kontuaren barruan  adinaren araberako profilak sortzea gomendatzen dizugu.

Zure eskulana igo!

Zure eskulanak Makusin ikusgai egon daitezke! Jarraitu pausuak eta igo zuen sorkuntzak webgunera, mundu guztiak barruan duzuen artista ikusteko.

Profilera joan
Aukeratu kide bat

Igo zure eskulana

Argazkiak gehienez 5MB izan behar ditu

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke...

Duela  07:00 min.
Eskulanak egiteko saio berria izango dugu ikusgai hilabete honetan: “Papir-o!”. Halaber, Ryder eta bere kideak ere bueltan izango ditugu “Txakur Patruila” marrazkien denboraldi berriarekin.
2026/04/01 - 07:00
Duela  min.
Apirilaren 10eko asteburuan pelikula ikusteko sarrera bikoitzak zozkatu ditugu Makusi klubeko kideen artean.
Duela  11:00 min.
Bozketa fasea amaituta, badugu MAKUSI unibertsoko pertsonaiez osatutako marrazki irabazlea.
2026/01/26 - 11:00
Duela  11:38 min.
Maitane, Garazi, Alaia eta Bosko pertsonaien bideo, ahots eta zoriontze mezuekin elikatutako sistema propioa garatu du EITBLab-ek, adimen artifizialaren bitartez.
2026/01/26 - 11:38
Gehiago ikusi
Ez galdu hau!